”Athleticek eta Realak uko egin diote Espainiako erregearen kopako finala jokatzeari”

Atzoko Garako titularra:

El Athletic cumple y da paso a la gran final vasca.

Guk nahiko genukeen titularra:
Athleticek eta Realak uko egin diote finala jokatzeari.

Milaka zaleren presioari erantzunez, bi taldeek agiri bat atera dute. Bertan
adierazten dute Espainiako erregea ez dela euskaldunen erregea, euskal
errepublika independente bat desio dutela eta anakronikoa litzatekeela
finala jokatzea euren iritzi eta ideologiaren aurka. Urte askotako erdeinu eta irainen aurrean,
“planto egitea erabaki dute, ondorio guztiekin.

Erabakiak sekulako eztabaida piztu du, eta baita elkartasun mugimendu erraldoi bat ere. Udaletxe gehienetan independentzia aldarrikatzera doaz,
eta polizia eta ejerzitoko ehunka kamioi ikusi dituzte Aranda de Dueron
Gasteizera bidean.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .