Ez da berria ene kantua

Ekainaren 7an hil zen Manex Pagola, herri honek eman duen kantagile handienetakoa. Hona hemen haren harribitxietako bat, euskal herriaren tragediak sentiarazitakoari egindako erretratu paregabea.

Ez da berria neure kantua
oinaze hau dut aspaldikoa.
Ez dut ikusten zuzentasunik,
haundiek baitute leherturik.
Ez eni aipa mendi sainduko zer dohatsurik.
Noren eskutan dira makilak?
Eta norentzat beti nigarrak?

Ez dut ikusten zuzentasunik
ez munduan ez Euskal Herrian.
Espainol frantses, bi otso haundi
hor dira nahiz jan gure ardi!
Nun dira hemen herri huntako gizon zuzenak?
Noizko dituzte beren ekintzak
ta noizko ere beren otoitzak?

Ez eni aipa mendi sainduko
prediku baketsu dohatsurik;
presondegitan dagon anaiak
baduke segur bertze ametsik…
Gure xedea izan dadila iratzartzeko,
euskal herria ez da zatitzen,
nun ez gaituzten guziak hiltzen!

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .