Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Kezkatua dabil mundu akademikoa eta politikoa euskarak eta matematikak ez dutelako bat egiten. Euskararen irakaskuntza gorantz doa, eta erabilera, aldiz, beherantz. % 56 dira D ereduan ikasten duten ikasleak, eta %12,6k soilik erabiltzen du euskara; […]
Gureberriak laugarren liburua argitaratzear dago, Zapalkuntzatik askatasunera, E(u)sklabo alaiak eta Aztihitza atera ondotik. Sugarren mende du izenburutzat liburu berriak; Asisko Urmeneta du egile, eta Erroak argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkartea bidelagun direlarik aterako da. “1525etik […]
Zuen zain Herri gisa bizi iraun nahiak eraman gaitu borrokatzera. Menpekotza apurtu nahirik, gure indarrak bilduz aurrera. emadak eskua anaia, besarkada zabal beroa! Etxera etorri haiz gure artera, arnas berritzeko gogoaz. Zuen zain Kantauri itsasoa, […]