Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Azaroaren 5ean, Oliber Foix historian adituak hitzaldia egin zuen Galdakaon. Hitzaldiaren izenburua “824-2024 Eneko Aritza eta estatu baten sendotzea: testuingurua eta ondorioak” izan zen, eta antolatzaileek horrelaxe laburtu zituzten hitzaldiaren nondik norakoak: “Aurten, 1200 urte […]
“Zumalakarregi eta bere garaia” izeneko jardunaldia antolatu zuen Nafartarrak kultur taldeak azaroaren 9an Usurbilen, Sutegi liburutegian. Pertsona horren inguruko ezagutzan sakontzeko, eta haren garaia eta testuinguru historikoa hizpide hartuta, egun osoko egitaraua osatu zuten. Trantsizio […]