Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia.
Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu.
.
Hemen da berriz Euskal Herria Zuzenean festibala (EHZ). Aste hondarrean izanen da, uztailak 1, 2 eta 3, Irisarrin (Nafarroa Beherea). Ohi bezala, egitarau zabala apailatu dute: kontzertu andana bat, antzerkia, film laburren emanaldia eta bertze […]
778. urtea. Agorrilak 15 zituen gure herriak IbaƱetako mendi gainean Carolus I.aren gudarostea garaitu zuenean eta Nafarroako Erresumaren atalaurrean sartu zenean. Data ezinago esanguratsua, inoiz ukatu gabeko estatuaren jarraikitasunaĀ aldarrikatzeko. Hala, 778ko balentria hura gogoratzeko, zenbait […]