Zapalkuntzatik askatasunera – 2.6. SINONIMOAK ETA ANTONIMOAK (I): ERABAKI ETA AUTODETERMINATU

“Un pueblo ignorante es un instrumento ciego de su propia destrucción” (Herri ezjakinak, beren itsuan, partaide dira beren hondamendian).

Simon Bolivar

 

Esklabo bizi denak askatasuna du amets. Askatasun gose horrek ematen dio indarra; gainontzeko gizakiak bezalakoa izan nahi du, bere ahalmen guztien jabe. Bai baitaki, horrela izan ezean, bere giza izaera ez dagoela erabat garaturik, ezta bermaturik ere. Ezaugarririk garrantzitsuena falta zaio: askatasuna.

Herrietan ere berdin gertatzen da: aske denean, herriak berak hartzen ditu gehien komeni zaizkion erabakiak; libre denean duen erabakimen horri deitzen zaio autodeterminazioa. Beraz, autodeterminazio eskubideak herri batekin du, beti, lotura zuzena.

Herri baten askatasuna, autodeterminazioa eta independentzia elkarrekin doazen kontzeptuak direla esan daiteke.

Hala ere, askotan autodeterminazioa bozka batekin lotu izan da. Euskal Herriaren autodeterminazioa bozketa moduko zerbait dela hedatu da jende askoren artean; gehiengoen eta gutxiengoen joko bat dela. Gaur egun erabakitzeko eskubidea deitzen zaion kontzeptuaren gisa erabili izan da autodeterminazio hitza ere, haren esanahia edukiz hustuz.

Aurreko kapituluan esan dugun moduan, askatasun aferak ez dira iritzi kontuak. Azpian dauden gizarte egiturek hartzen dute gai hauetan garrantzia. Hitzak hitz, kontzeptu horien atzean dagoen esanahia interesatzen zaigu. Forma eta edukien artean bereiztea da garrantzitsuena.

Horrela, nolanahi ere bozka baten bidez autodeterminatu nahiko bagenu, geure herriaren barne-egiturei erreparatu beharko genieke. Mendekotasunean edo modu propioan antolatuta gauden da garrantzitsuena. Mendekotasunean egiten diren erreferendumak galdu egiten dira. Lehenengo, independentzia antolatzea da, eta, ondoren, beharbada, independentzia hori babestuko duen erreferenduma egitea. Baina beti independentzia lortu ondoren. Erreferendum, erabaki edo autodeterminazio horiek, bai, beti irabazten dira.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .