Zapalkuntzatik askatasunera – 1.1. INBASIOAREN GORDINTASUNA

1. atala:

Ur ilunetan
Oi gure herria, zer hintzen eta non hago
zazpi mendeko gauean zanpatua, itoa, zikiratua
ahuldua eta ohitua bortxara halabeharrez
ez ote duka jada kemenik
hire hatsa sendotzeko?

Jose Angel Irigarai

Mendeko egoerek, modu ageriko zein ezkutukoe­tan, iluntasunera daramate azpiratutako herria. Arnasa kendu nahi zaio, itomenean galarazi. Prozesu luzeago edo motzagoak izan daitezke, eta, atal honetan, horre­lako gertaerek izaten dituzten hainbat ezaugarri orokor azaltzen dira.

1.1. INBASIOAREN GORDINTASUNA

“Gerrak eta genozidioak nonahi eta betidanik izan dira, ga­rai bat bera ere eta kultura bat bera ere errespetatu gabe”.
Edward O. Wilson

“Nations are born out of travail and suffering” (Nazioak ne­keetan eta sufrikarioan mamitzen dira).
Mahatma Gandhi (1869 – 1948)

Munduan izan diren inbasio edo konkista guztiak bortitzak izan dira. Hauek dira, besteak beste, biolentzia horrek eragin­dako sarraskiak:

1. Jendea hil, atxilotu eta erbesteratzea.
2. Lurraldea zatitu eta kanpoko jendea ekartzea, zapaldu­tako herrian bizirik geratzen direnak baino gehiago iza­teraino zenbaitetan.
3. Eraikitako guztia txikitu, menderatzailearen erakundeak sortu eta bertakoak direla sinetsaraztea.
4. Benetan gertatutakoa ezkutatu eta historia manipula­tzea, historia garaileek idazten baitute.
5. Menderatutako kultura eta hizkuntza debekatu, mes­pretxatu, bortizki jazarri eta, azkenean, desagerraraztea.
6. Bertakoek, haiengan eragindako beldurraren bidez, hizkuntza propioa arbuiatzea eta gutxiestea.
7. Menderatzailearen kultura eta hizkuntza indarrez ezar­tzea, bertakoak direla pentsarazteko.
8. Betiko nortasuna zein den ahaztea eta etsaiaren norta­suna barneratzea; horrek betiko uxatzen du jatorrizko nortasuna berreskuratzeko grina.
9. Denboraren poderioz, egoera normala eta demokrati­koa dela barneratzea.

Ez dugu inoiz ahaztu behar Euskal Herria ere inbaditu egin dutela. Goian aipatutako guztia jasan dugu, eta gure herriaren egoera ez da normala izango askatasuna lortu arte.

Print Friendly, PDF & Email
gureberriak
About gureberriak 383 Articles
Gure Berriak Euskal Herriaren independentziaren aldeko komunikabide bat duzue: herri gisa autoestimua indartu eta sendotzen laguntzeko tresna izan nahi duen komunikabidea; egunerokoan jasaten dugun kutsadura ideologikoaren aurkako sendagaia. Menpekotasunean dirauen herri baten seme-alabak gara, eta egoera horrek ezinbestean eragina du bizitzako arlo guztietan. Munduko beste edozein herriren antzera, eguneroko berriak ikuspegi propio batetik lantzea ezinbestekotzat daukagu. Guztiok politikarekin ezinbestean dugun lotura kontuan hartuz eta askatasun egarriak bultzatuta, webgunean topatuko duzuen material oro independentziarantz zuzendutako begiradapean jorratzea dugu helburu. .